XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

J.A.C. eko biltzarrak, Garazi-Herrietako ordezkarienak ere han, astelehenetan... Ilabetean behin... Zonbat Fete de la terre, Coupe de la joie eta holakoren orroitzapenak ez ditugu, orduko gazteekin!.

Gero bazen zinema.

Ordu hetako bikario gehientsuak ari ginen zinema egiten: herri ttipienetan ibiltzen ginen, bostpasei mutiko gazte lagun, untsa pagaturik gure sosekin erosi apareil-a batzu eta gure otoa bera heien eskutan utziz... Baizik-eta kanpanetan ere behar zela zinemaz jenden kultura lantu...

Bazen bertze arrazoin bat ere... Errient zonbait hasi baitziren zinema egiten herrietan... behar zen heieri aintzindu; heiena zinema gorria baitzitaken, guria araiz zuria... eskola gorri ta xuria bezala...

Garaztarren Etxean ere sortu zen euskal-dantzari talde bat.

Orduan ez zen, gaur bezenbat ezagutua, euskal-dantza....

Euskal-Herriko eskola girixtino gehienetan hasi ginuen orduan, horri buruz, sail bat, Nesprias dantza-erakusleari bizi-modu bat egiten giniola denek batean...

Orduan hasi zen ere antzerki oldar bat...

Larzabal apeza antzerki-egile eta zonbat antzerkilari, hala-nola Hazparne-n eta herri ttipi zoinbeitetan: Heleta-n, Eihalarre-n....

Euskal-kulturaz ari bainiz, ez ginuen euskaldun apezek, ordu hetan, deus kezkarik meza bat oso osoa euskaraz emaiteko, latina bera ere euskalduntua baiginuen kasik...

Izaitekotz ere, euskarazko katiximaz jadanik herri zonbeitetan baziren kontestak...